domingo, 10 de junio de 2012

Kantaldi batean parte hartu dute basauriar elkarteek, eskola umeek eta abeslariek Social Antzokian


Larunbatean, hilak 2, kantaldi bat egin da Social Antzokian, 19,00etatik aurrera, “Orbelaz Airez Aire” gida didaktiko eta musikaleko proiektuan bildutako abestiekin, eta horiek herriko elkarte, eskola ume eta abeslari desberdinek abestu dituzte.

Basauriko Udaleko Euskara Arloak antolatutako ekitaldi horretan, Lope de Vega, Etxegarai eta Arizko Ikastolako ikasleak parte hartu dute, baita ere, ludoteka programako eta Udal Musika Eskolako ikasleak, Basauriko Koral Elkarteak, udalerriko hiru dantza taldeak (Agintzari, Basauritar eta Edurre), Danbolin Txistulari Elkarteak eta Gabiñe Abendaño basauriar abeslariak.

Kantaldiaren gidari-lana Itziar Ituiñok egin du, eta kantaldi horren barruan, omenaldia egin zaie eskualdeko ondare linguistiko, etnografiko eta kulturala bildu, zabaldu eta gizarteratzeko helburuz, 2006. urtean hasiera eman zitzaion proiektuan informatzaile gisa parte hartu duten 8 aitite eta amamei, material hori guztia “Zuztarretik ahora” DVDan eta “Orbelaz Airez Aire” CDan jaso da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario