domingo, 13 de mayo de 2012

Herri-bazkaria eta erromeria parte hartzaileagoa den Euskal Astean

Aurtengo Basauriko Euskal Astea, maiatzaren 14tik 19ra egingo dena, inoiz baino parte hartzaileagoa izatea nahi dugu. Astearen ardatz izango diren Euskara eta euskal kulturarekin programatutako gainontzeko jarduerez gain, Basauriko Udaleko Euskara Departamenduak, berrikuntza bezala, herri-bazkari bat eta erromeria bat antolatu ditu larunbaterako, hilak 19, eta ekitaldi horietan basauriar multzo handi bat biltzea espero du Solobarria plazan.

Horrela, herri-bazkaria (15:00) Basauriko txokoek prestatuko dute, eta Herriko Taldeen laguntza ere izango dute. Aurreko asteburuan, larunbatean, maiatzak 12, Herriko Taldeak-ek Abarka Eguna ospatuko du, baina horrez gain, herri-bazkariari ere laguntza eskaintzen dio, eta hori izango da, beste zenbait erakundeen artean, bazkarirako txartelak salgai izango dituena. Bidebieta Trikitiak girotuko du bazkalondoa, eta denok ezagutzen ditugun eta “Basauri kantuz” deritzon kantutegian jasota dauden euskarazko abestiak kantatuko ditugu, kantutegi hori egun horretan estreinatuko da eta Berbalagun programan ere erabiliko da, udalerriko tabernetatik barna txikiteoan ibiltzeko orduan. Bazkalondoan, bazkarira joango diren umeei zuzendutako ludoteka eta haur-tailerrak egongo dira, eta 19:30etik aurrera, erromeria egingo da hurrengo dantza-taldeek antolatuta: Agintzari, Edurre eta Basauritar Dantza Taldea, gainera, Danbolin Txistulari Elkartearen eta gaita-jotzaileen laguntza izango dute.

Astean zehar, jarduerak txikienei zuzenduak egongo dira. Euskal Asteari hasiera astelehenean (hilak 14) emango zaio, eskola-umeei zuzendutako euskal instrumentuen kontzertu didaktiko batekin Social Antzokian, bi saio izango dira (10:00 eta 11:30ean). Maiatzaren 15ean, 12:30ean, beste saio bat egingo da; oraingo honetan, helduei zuzenduta.

Basauriko antzokian baita ere, hilaren 16an, asteazkena, goizeko 10:00etan, eskolen “Bertso Topaketa” egingo da, hori “Gu ere bertsotan” programan parte hartu duten ikasleek prestatu dute. Egun horretan bertan, Basauriko umeek “Bertsol haritza” ipuin kontaketara joateko aukera izango dute, Ibaiganeko Kultur Etxean, goizeko 10:00etan eta 11:30ean. Ostegunean, hilak 17, 18:00etan, eta ostiralean, hilak 18, eguerdiko 12:30ean, jarduera hori bera emango da helduei zuzenduta. Haur jarduerak jarraipena izango dute larunbatez, hilak 19, goizez, (11:30ean) San Isidro plazan herri-kirolekin.

Herri bazkarirako txartelen salmenta:

Bazkarirako txartelak (5 € helduentzat eta 2 € umeentzat) salgai egongo dira maiatzaren 10a arte Herriko Taldeak-en, Basauriko dantza-taldeen egoitzetan, Danbolin Txistulari Elkartean, eta Udaleko Euskara Departamenduan (Bidearte 10). Oharra: Banatu diren esku-orrietan ez da zehaztu umeek zenbat ordaindu behar duten bazkaria, hala ere 2 € izango dira, hori baita haur-txartelaren zenbatekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario