domingo, 11 de marzo de 2012

Berbalagun proiektua abian da Basaurin


 Berbalagun proiektua, horren helburu nagusia euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta ohitura hori hain erroturik ez dutenak elkarrekin euskaraz berbetan ipintzea da eta modu horretan horren erabilera eta presentzia areagotzea gizartean, ari da jadanik lehen urratsak ematen Basaurin. Eta bide onetik doa, zeren eta 70 pertsona inguru baitira joan zen azarotik elkarrizketa talde desberdinetan parte hartzen dutenak; eremu horietan euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen zaie, eguneroko bizimoduan gure hizkuntzan komunikatzeko ohiturarik ez dutenei.

“Gure helburuetako bat Basaurin euskararen erabilera normalizatzea da. Kalera atera behar da, eta horretarako, mimatu egin behar da, zeren eta mintzatzen ez den hizkuntza desagertu egiten baita”, adierazi du Basauriko Alkate den Andoni Busquetek. Udalak dirulaguntza eman dio AEK-ri, Udal Euskaltegiareki eta Hizkuntza Eskolarekinbatera, Euskararen Erabilera Biziberritzeko Planean (EBPN) jasotako programa hori abian jarri eta dinamizatu dezan, izan ere, plan hori indarrean baitago 2007tik Basaurin, nahiz eta atal hori funts ekonomikorik gabe egon den gaur arte.

Harremanak euskaraz izango diren sare eta eremuak modu naturalez sortzen ez diren tokietan, Berbalaguni esker, sortzeko eta normalizatzeko aukera irekitzen da. Basauriko Bolintxu AEK-ko zuzendari den Erruben Del Curak adierazi duen bezala, ekimen hau eraginkorra eta xamurra da, zeren eta kontuan izan behar baitugu, ez dela hain erraza guztientzat euskaraz berba egiteko tokia, unea eta lagunak aurkitzea.

Berbalagunen eskutik, giro lasai batean praktikatu nahi dutenek, duten maila dutela, gutxienez astean behin elkartzen diren taldeen batean izena eman dezakete berba egiteko, ekitaldi kulturaletara joateko, ibilaldiak egiteko, etab. Talde txikiak dira, hiru eta bost pertsona artekoak, eta modu horretan, errazagoa da hasierako lotsa gainditzea, denek hitz egitea, eta beren arteko adiskidetasun-harremana estutzea. Bilera hauetan parte hartzen dutenen interes eta kidetasunetatik euskara indartzen duten beste jarduera paralelo batzuk sortzen dira, hala nola mendiko ibilaldiak egiteko talde baten sorrera. “Berbalagunek euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak harremanean jartzen ditu, eta ikasten ari direnei praktikatzeko aukera, eta euskaraz dakitenei euskaraz bizitzeko aukera proposatu eta eskaintzen die”, Berbalaguneko dinamizatzaile den Iratxe Dañobeitiaren hitzetan.

Ekimen horretan parte hartzeko, hori bihar aurkeztuko zaio basauritar gizarteari 19:30ean Ibaiganeko Kultur Etxean, interesatuek AEK-ko, Udal Euskaltegiko ,  Hizkuntza Eskolako bulegoetan edo Udaleko Euskera Arloaan eman dezakete izena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario