jueves, 25 de agosto de 2011

Basauriko Udalak “Mary Poppins” musikalean bildutako ia 5.000 euro bidali dizkio Lorcari

Basauriko Udalak, asteon, "Mary Poppins" musikalean bildutako ia 5.000 euro bidali dizkio Lorcari, Murtziako herri horretan maiatzean izandako lurrikarak kalteturiko herritarrei laguntzeko.

Basauriko alkatea, Andoni Busquet, Lorcako erregidorea den Francisco Jódar-ekin jarri da harremanetan joan den maiatzaren 14an Social Antzokian bildutako 4.953,88 euroak bidaliko direla berresteko. Emanaldi horretan, bete egin zen Antzokia.

Francisco Jódar-ek eskerrak eman dizkio Andoni Busqueti diru-laguntza horrengatik. Behar-beharrezkoa da laguntza hori, gaur egun oraindik 3.500 familiak ez baitute etxerik. Lorcako alkateak eskerrona adierazteko besarkada bat bidali nahi izan dio Basauri herriari, eta bereziki musikala ekoitzi duen Abesbatzari, beren elkartasunagatik eta jasotako diru-laguntzagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario